Urtarrilaren 27an, DBHko ikasle guztiak Bilbora joan dira ingelesezko ‘Pygmalion’ antzerti musikala ikustera, bi emanalditan, Campos Antzokian.
Lan hau Bernard Shaw egile irlandarraren izen beraren antzezlanaren egokitzapen bat da. Bertsio honetan, Liza Doolittle-k, lore-saltzaileak, bi kantu-irakasle ezagutzen ditu halabeharrez, Henry Higgins eta Mr. Pickering. Liza-k kantari aparta izatea amestu du beti, horregatik Higgins-ek kantu-klaseak berari emateko erabakitzen du. Higgins-en erronka Liza kantari aparta egitea izango da, honen izateko era aldatzeaz gain.
Lan hau, ‘My Fair Lady’ tituluaz, zinemara eramana izan zen George Cukor zuzendaria eta Audrey Hepburn protagonista zirelarik.
.