22 - 11 - 2024

Euskara ez dakiten gurasoentzako ume-jolasen tailerrak

Barakaldoko Udalak antolatutako ‘Denok Euskaraz’ programak senitartekoen artean euskara erabiltzea du helburu.

.
denokeuskaraz

Horretarako, euskara ez dakiten gurasoek oinarrizko kontzeptuak ikasi eta seme-alabekin erabil ditzaten, tailer batzuk programatu dira.

12 saio egingo dira otsailetik maiatzera bitartean, zapatu goizetan, hala San Bizenteko Clara Campoamor Kultur Etxean nola Gurutzetakoan.

Tailerraren lehenengo zatian, umeak jolasean arituko dira euskaraz; eta, gurasoak, bitartean, aparteko leku batean, oinarrizko kontzeptuak ikasi edo gogoratuko dituzte. Tailerraren bigarren zatian, txiki eta nagusiak batera arituko dira kantatzen edo jolasean, baina betiere euskaraz.

Jarduera doan da, eta taldea, gehienez, 15 heldu eta 3tik 7 urtera bitarteko 15 umez osatuko da, eta gutxienez, 7 heldu eta 7 umez.

Otsailaren 1etik 11ra egingo da matrikulazioa, 944 789 241 zenbakira hots eginez, edo euskara@barakaldo.org helbidera mezua bidaliz.

.