22 - 11 - 2024

Haur Hezkuntza – ‘Zein da nire izena?’ antzezlanaren bideoa

Otsailaren 16an, Haur Hezkuntzako ume guztiak Barakaldo Antzokira joan dira ‘Zein da nire izena?’ dantza eta musika-antzezlana dastatzera. Hemen duzue bideo-laburpena.

.

————————————————

.

Haur bakoitzaren identitatea bidean zehar umotuko da eta bere izena abiapuntua izango da soilik. Edozer gauza edo edozein pertsona izaten jolasten gara, eta dibertigarria da…

Sofa trena da, alfonbra bat ispilu bihurtuta, mugitzen den soropil-mendi bat, mitxoleta-lanparak eta zu eta ni! Zein da zure izena?… Bai, zu, nola duzu izena?… Badakizu zer?… Ez duela axolarik zein den zure izena, zurekin jolastu nahi dut soilik.

Haurrak mugimenduarekin lotutako hizkuntza igarriko du eta honek, argiarekin eta musikarekin elkartuta, ikusle txikia familia-giro atseginean murgilduko du.

(Antzezlanaren propagandatik – DA.TE Danza)
.