Joan den otsailaren 26an, larunbata, Bilboko Gotzaiaren, On Mario-ren eskutik, Barakaldoko gazte-talde ugari batek Sendotza sakramentua hartu zuen San Jose elizan. Haien artean, Barakaldo Salestarrak-eko zazpi neska-mutil.
Gazte-talde batek gaur egun konpromisoa hartzea berri bat da.
Haiek bere bizitzarekiko konpromisoa hartzea berri handia da.
Eta haiek bere bizitzan kristau-konpromisoa hartzea, berri hunkigarria.
Ba hauxe izan da Barakaldo Salestar komunitateak larunbat honetan bizi izan duguna. Gure presentziako 7 gaztek pauso bat eman dute aurrera eta berritu egin dute duela urte beren gurasoek eta aitabitxiek haiengatik egin zuten konpromiso kristaua: Sendotza sakramentua jasotzea erabaki dute.
Haiek guztiek bere hazkunde eta heltze kristauaren prozesua bizi izan dute JÓVENES 88 GAZTEAK elkartean. Haiek guztiak TRIKI-tik pasa dira, eta haietako asko laguntzen ari zaizkie txikiagoei ea, egun batean, hauek ere pauso bat aurrera ematea erabaki dezaten eta hauxe esan: nik ere Jesusek proposatzen duen maitasuneko bidea jarraitu nahi dut.
Maitane, Andrea, Pablo, Jone, Oihana, Meritxell, Xandra, zuek guztiontzat gure zoriona, gure esker ona eta gure otoitza.
(Testua: Julio Higelmo, Barakaldo Salestarrak-eko Pastoraltza ardurduna)
.
.
—Ikusi argazki-albuma Flickr-en
.
.