Martxoaren 16an, goizeko ikasorduetan, Lehen Hezkuntzako 5. mailako neskatila-mutikoak Bilboko Portura joan dira bisitan.
——————– | – |
Bilboko Portua, XX mendeko 80etako hamarkadara arte, Itsasadarreko erriberetan zegoen batez ere. Gaur egun Kanpoko Abran dago, Santurtzi-, Zierbena-, Getxo-, Portugalete- eta Abanto-Zierbenako lurretan.
Portua, Bizkaiko golkoaren erdigune geografikoan dagoelako, itsas bideen eta errepideen elkargune batean, Iberiar penintsularen eta europar kontinentearen artean, Europako merkatura sartzeko Atlantikoko bidean dagoen logistika-zentro garrantzitsuenetariko bat da.
.
—Ikusi argazki-albuma Flickr-en
.
.