(Kameraren memoria-txarteleko arazoagatik argazkiak galdu dira. Sentitzen dugu.)
.
Karpin Abentura Karrantzan dagoen Fauna Parke Tematikoa da. Bertan dibertsioa eta animalien babeseko eta errekuperazioko alderdi didaktikoenekin konbinatzen da.
————————————————————— |
.
Haur Hezkuntzako 2. mailako umeak hara joan dira bisitan asteartean, martxoak 15.
Karpin Abentura-ren barruan, Bizkaiko animalia errekuperazio Zentroa aurkitzen da: «Karpin abegi-zentroa da. Trafiko ilegalagatiko konfiskatzeetatik datozen basa animaliak, utzitako maskotak, errekuperazio-zentroetatik eta antzeko beste jatorri batzuetatik datorren fauna autoktono berreskuraezinekoa.
Animalia hauek ezin dira bere habitat naturalera itzuli. Hau dela eta, Karpin Abentura-n bizitza duina ziurta dezaketen guztiei harrera ematen diegu eta haien istorioak jakinarazten saiatzen gara gure bisitariak arazo hauen kontra sentikor bihur daitezen.»
Karpin Abentura-k bisitariari erreal eskalan animatutako dinosauroak ikusteko posibilitatea eskaintzen dio.