Aurreko urteetan bezala, Batxilergoko 1. mailako neska-mutilek ‘Europa 2016’ beren bidaia egingo dute.
Bidaia hau gure gazteentzako urteko heziketa-une handietako bat da. Aste batean zehar, hilaren 17tik 24ra arte, iparretik hegora, Belgika, Holanda eta Frantzia ibiliko dituzte, Brusela, Gante, Brujas, Haga-Scheveningen, Amsterdam, Volendam edo Paris hiriek eskaintzen duten aukera kultural eta turistikoez gozatuz.
Honek guzti honek bisitatuko diren herrietako giro kultural, historiko eta artistikoan murgiltze bat ekartzen du, ikasleen eta irakasleen arteko bizikidetasuneko eta talde-laneko aukera hobeezinaz gain.
Irakasle hauek, jada bidaiaren interesguneak ikasgelan (Historian eta Filosofian) prestatu baitituzte, bisita nagusiak gidatuko dituzte: beste batzuen artean flandriar, inpresionista eta kubista artea, arkitektura gotikoa, holokausto judua, Bigarren Mundu Gerra…
Bidaia 70 ikaslek egingo dute eta Jesús Remón, Óscar González eta Jon Iñaki Telletxea izango dituzte lagun.
Bidaia zoriontsu eta onuragarria opa diegu.
.
—Ikusi argazki-albuma Flickr-en
.
.