1966ko San Jose egunean, gure ‘Lope’ Mons. Olaecheak apaiztua izan zen.
.
1966ko martxoaren 18an, Barakaldoko San Jose elizan, On Marcelino Olaecheak, salesiano barakaldarrak eta orduan Valentziako artzapezpikuak, bere apaiz Urrezko Ezteiak zirela eta, ikastetxeko ikasle ohi bost gazte apaiztu zituen: bata, diozesiarra, Domingo (Txomin) Pedrosa; beste lauak, salesianoak, Jesús Guerra, Antonio Miranda, Lope Jesús Sánchez, José Ramón Urbieta.
Biharamunean, plazako eskenatokian (‘igela’ gogoratuan), haiek guztiek Lehenengo Meza solemnea eman zuten, publiko ugariaren lagunduta.
Zorionak, Lope!
.
– |
.
Oraingo zirkunstantzia liturgikoek (Erramu Igandea denez) ez digute baimentzen esker on bezala ospakizun eukaristikoan urte hauetan zeharreko bere lana hari eskaintzea eta Salestar Komunitate-, Ikasle ohi- eta oro har Salestar Familiaren aldetik eskuratu duen maitasuneko erakusgarria egitea.
Jainkoak lagun, maiatza inguruan egingo dugu.
.