Grezia errefuxiatuak Turkiara bidaltzen hasi da EBak eta gobernu turkiarrak sinatu zuten akordioa betez. Bilboko gotzainak berak ‘eskandalagarritzat’ jo zuen akordioa.
———————– | – |
.
«Bizkaiko Eleizea osoko harreraren alde dago, hau da, bere ustez jatorrizko herrialdeetan jasaten daben arrisku edo gatazkak eraginda zein beharrizan ekonomikoak estututa erbesteratzen diran persona guztiei egin behar jake harrerea.
Honen haritik, kristinau alkarteak “ardura eta interesa” erakutsi dau sufritzen dagozan gizon eta emakume honeengaitik. Hamabost etxebizitza (90 leku) eskain idira eta aurreko urteetan errefuxiatu lez heldu ziran 74 laguni babesa emoten dihardu.
Era berean, boluntario espezializatuak eta diru-partidak jarri dira, errefuxiatuen kanpamentuetan jasaten daben egoera gogorra arintzeko eta Eleizbarrutian harrerea egiteko.».
.
—Errefuxiatuak : Egoerako txostena
.
.
Hau dela eta, Barakaldoko Salestar Laguntzaileek Elizbarrutiko Caritas-ekiko hizketaldia eragin dute. Hizketaldia datorren asteartean, apirilak 12, arratsaldeko 6:30etan ikastetxean.