22 - 11 - 2024

DBHko 3. maila: Joxemari Iturralde-rekiko elkarrizketa

DBHko 3. mailako ikasleek euskarazko liburu bat irakurri dute eta datorren ostegunean, hilak 7, idazlea ezagutzeko eta berarekin hitzegiteko aukera izango dute.


iturralde-1

♦  Joxemari Iturralde

1951eko Urriaren 20an jaio zen Tolosan. Iruñean amaitu zuen lizentziatura Filosofia eta Letretan, Lenguas Románicas sailean, 1973an.
1975etik hasita zenbait Institututan aritu da irakasle gisa klaseak ematen. Euskara eta euskal Literaturako Katedraduna da «Orixe» Institutuan, Tolosan.
1997an Bilbon, Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera «POTT» Banda Literarioa osatu zuen.
Aldizkari, egunkari eta publikazio ugaritan idatzi izan du urtetan. Bestalde, liburu ugari euskaratu ditu beste hizkuntzatatik egindako itzulpenetan. Hainbat musikari eta abeslarirekin ere egin du lan zenbait proiektu musikaletan eta bere poemak hainbat abeslarik eta abesbatzak abestu eta grabatu dituzte.
Iturraldek sari hauek irabazi ditu:

1982an: Bilboko Ipuin Erregaitzak lehiaketako 1. saria.
1983an: Bilbao Hiria ipuin lehiaketako 1. saria.
1985an: Kirikiño ipuin lehiaketako 1. saria.
1989an: Bizkaiko Diputazioaren Nobela lehiaketako 1. saria.
1997an: Espainiako Kritika Saria euskarazko narratiba eta poesiari

.

♦   ‘Jack Destripatzailearen arrastoa’

Patrizio Dagerrezahar Ameriketara abiatu da baina Londresera iritsi baino lehen, itsasontzian dena lapurtzen diote. Horrela, Londreseko Whitechapel auzo arriskutsuan amaitzen du eta bertan gauza ikaragarriak hasiko dira gertatzen, krimen beldurgarriak, alegia. Jack Destripatzaile ospetsua dago krimenen atzean.
Egileak, datu historikoetan oinarritutako nobela honetan, ezin hobeto kokatzen du kontakizuna XIX. mendeko garaiko giroan eta Patrizio Dagerrezahar mutikoaren eskutik misteriozko istorio batean murgiltzen du irakurlea.

(Testua: Yolanda Peña)
.

DBHko 3. mailako ikasleak, datorren ostegunean, hilak 7, 15:50etan., Liburutegian.