22 - 11 - 2024

DBHko. 3. maila Gallartako Meatzaritzaren Museora joan da bisitan

Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez.

.

—– museo_minero-1 Museo_minero_DBH3B

Museo hau Abanto-Zierbena udalaren gunea den Gallarta auzoan kokatuta dago:

♦   DBHko 3. B mailako ikasleak ostegunean, maiatzak 5, joan ziren bisitan.
♦   DBHko 3. A mailako ikasleak, asteazkenean, maiatzak 11.

Meatzaritzaren Museoa Kultur Elkarteak hainbat pieza, tresna, makineria eta dokumentazio bildu ditu, garai bateko burdin-ustiapenetatik hartuta, gaur egun museoan ikus daitezkeenak. Material hauen artean, mineralaren arraiorako bagoien eta bagoneten bilduma nabarmentzen da. Eta neurri txikiagoko piezen artean, eguneroko erabilerako elementu batzuk aipatu ahal ditugu: lanparak, txokloak (oinetako tipikoak), teodolitoak, laztabinak, maskarak, etab. Pinturen bilduma  ere eskaintzen du. Artelan hauetan, artista ezagun batzuek meategiak beren ikuspegitik irudikatu dituzte.

.