8 - 05 - 2024

Lehen Hezkuntzako ikasleek ‘On egin’ antzezlanaz gozatu dute Barakaldo Antzokian

Asteartean, hilak 10, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek eta asteazkenean, hilak 11, 3. eta 4. mailakoek Barakaldo Antzokian ‘On egin’ antzezlanaz gozatu dute.


on_egin_1

.

Aspaldi batean, norbaitek munduko errezeta-liburu guztiak lapurtu zituen, eta orain inork ezin du sukaldean jardun. Jendeak hanburgesak besterik ez ditu jaten harrezkero ireki diren milaka Amonioburgerretan. Juan Mari sukaldaria da. Jatetxea ez doakio ondo. Bankuak aretoa kenduko dio zor duena ordaintzen ez badu; Ander eta Greta seme-alabek aitari laguntzea erabakitzen dute, bankuko zuzendariarekin hitz egitea….

Arazotxo bat dago: bankura iristeko, ‘San Inoiz’ezko basoa zeharkatu beharra dago

Grimm anaien «Hansel eta Gretel» ipuin klasikoaren bertsio librea.