Datorren ostiralean, maiatzak 13, DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleek ‘Antzerkia euskaraz’ (AntzerkhizkuntzA)-ko jarduera batean hartuko dute parte Clara Campoamor zentroan.
.
– |
(Argazkiak aurreko ikasturteetakoak dira)
.
Jarduera hau DBHko 2. mailako Euskara irakasgaiaren programa kurrikularrean sartzen den zeregina da. Neska-mutil hauek asteetan zehar prestatu dute eta bere azkeneko adierazpena aipatutako egunean izango da. 2. mailako ikasleak aktoreak izango dira eta DBHko 1. mailakoak, ikus-entzuleak urte honetan.
Gure ikasle gehienek Euskara maila handia dute, baina erabilerari dagokionez, ikasgela barruan baino ez da ematen normalean. Neska-mutil hauek, beraz, hizkuntza erabiltzeko guneak behar dituzte. Jarduera honetan antzerkia eta euskara elkartzeak hura egin ahal izateko testuinguru ludiko-didaktikoa eskaintzen die.
Barakaldoko Udalaren kolaborazioa duen ‘AntzerkhizkuntzA’ programan herriko Bigarren Hezkuntzako beste zentro batzuek parte hartzen dute.
.