25 - 11 - 2024

Ikaskuntza kooperatiboa: Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. mailak

Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. mailetako ikasleek  ‘Ikaskuntza kooperatiboa’  jarduera bat burutu dute Plastika-irakasgaian.

.

aprendizaje_cooperativo (28) aprendizaje_cooperativo (29)


.

Lehen Hezkuntzako umeek, Estíbaliz Zearra-ren, Plastika bere irakaslearen argibideak jarraituz, ikerketa-lan ona egin dute: Gaudi-ren lana. Bai informatika-gelan bai bere etxeetan, arte plastikoen jenio honen bizitzaren gaineko informazioa bildu dute, haren lanak, ezaugarriak, estiloa…

Eta, zergatik ez dugu imitatzen?

Lehen Hezkuntzako 6. mailako neskatila-mutikoekin ados jarrita Iratxe Mardaras eta Jon Iñaki Telletxea-ren, hauen irakasleen bidez, proposamena sortu zen:

Ikaskuntza kooperatiboaren lan bat!

Esan eta egin… Bikotetan edo hirukotetan, 1. mailako umeek lortutako ezaguerak azaldu zizkieten beren lagun zaharragoei. Eta, lana banatuta bezain laster, talde bakoitzak egokitu zitzaion ‘collageko’ piezan bere zentzu artistikoa irudikatzeari eman zion, baina Gaudi-ren estiloari jarraituz.

Beren lanarekin harroak, bi ‘artelanak’ ikastetxeko jolaslekuan erakusten dituzte.

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.