Ostegunean, hilak 19, Haur Hezkuntzako ume guztiak Barakaldo Antzokira joan dira ‘Txanogorritxo’ antzezlana ikustera.
.
Txanogorritxo amarekin bizi da basoko etxean. Oso neskatila alai eta jolastia da, baina berriro eskolara joateko oraindik hilabete batzuk falta zaizkio eta gajoak ez du inorekin jolasterik.
Goizean goiz amak basoaren bestaldean dagoen amamaren etxera bidaltzen du hura gaixorik dagoelako. Txanogorritxok poz handiaz hartzen du enkargua, horrela basoko animaliekin jolasteko aukera izango du eta.
«Jolastea ezinbestekoa da, baina beti ere begiak erne eduki behar dira.»
(Charles Perrault egileak idatzitako ipuin klasikoaren moldaketa da.)