10 - 09 - 2025

Eskola-Kontseiluaren 2012 berritzea – 1



 
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko uztailaren 16ko Agindua betetzeko, 2012ko irailaren 21an, 12:00etan, Ikastetxe honetako Zuzendaria buru zelarik eta Idazkariaren laguntzaz, Hauteskunde-Batzordeko kideak aukeratzeko zozketa egin zen.

“San Paulino de Nola” – Barakaldoko Salestarrak  ikastetxeko Hezkuntza Komunitatearen sektore bakoitzako kide bat aukeratu zen eta emaitzak honako hauek izan ziren:

— Gurasoen ordezkaria:    Manuel A. López Sánchez.

— Irakasleen ordezkaria:   Jon Iñaki Telletxea Bilbao.

— Ikasleen ordezkaria:      Zelai Santos Balado.

Hauteskunke-Batzordeko kide aukeratu hauek, datorren astelehenan, hilak 24, bilduko dira Zuzendari Titular, Eskola-Kontseiluko Presidente eta Idazkariarekin hura osatzeko, beharrezko egitekoak erabakitzeko eta hauteskunde-aldia ofizialki hasitakotzat emateko.