15 - 05 - 2024

Ikasleen Guraso Elkartearen Gutuna









Guraso estimatu horiek:

Gu aurkezteko nahian zuengana gatoz ikastetxeko web-orri berri eta oso interesgarri honen bidez: Ikastetxeko Ikasleen Guraso Elkartea gara (IGE).

Duela urte bezala, ikastetxeko zuzendaritzarekin eta irakasleekin batera, gure kolaborazioarekin eta jardueretako ekarpenarekin jarraitzen dugu, hala nola IGEk berezkoak dituenekin: (Argazki eta marrazki lehiaketak, familia arteko afariak, puzgarriak,… eta abar).

Ikasturte berri bat hasi dugu eta, gure inguruan ditugun eta pertsonal bai familia mailan eragiten diguten arazo ekonomikoak gorabehera, guztietarako ideia bera mantentzen dugu: GURE SEME-ALABEN HEZIKETA.

Elkarte honetatik zuen esanetara jartzen gara egitea desiratzen dituzuen kontsultetan laguntzeko eta gure lana aberasten duten ideia ekarpenekin parte har dezazuela gonbidatzen zaituztegu (gutun-ontziz edota e-postaz), ogitartekoak, donutsak,… banatuz egiten duzuen borondatezko laguntzan eta abar.

Guztiok eta IGE honetako kideen bakoitzak gure harea-pikorra jarriko dugu 2012-2013 ikasturte hau oso emankorra izan dadila.

Gurekin harremanetan jartzeko era:
IGE-ko gutunontzia: idazkaritzaren ondoan
e-posta: ampasalesianosbarakaldo@gmail.com

IGE
Zuzendaritza-batzordea