24 - 11 - 2024

Lehen Hezkuntza: ‘Printze zoriontsua’ Barakaldo antzokian



  ‘Printze zoriontsua’ Oscar Wilde-n ipuin famatua da. Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako umeek ikusi dute antzeztuta Barakaldo antzokian. 

‘Printze zoriontsua’ estatua handi eta dotore baten historia da, hiri baten goialdean jarrita dagoena. Printzeak bizimodu erraza eta luxuz betea izan zuen. Ez zen arduratzen bere gazteluko harresiez haratago gertatzen zenaz. Orain eskultura mugiezin bilakatuta dago, eskultura aberats, urretan blaitua eta harribitxiz betea. Baina orain ez da zoriontsu.

Bere talaia pribilegiatutik hiriko biztanleen miseria ikus dezake. Lehenago ez zekien pobrezia bere mina bihurtzen da orain, eta gauero ezintasuneko negar egiten du haiei lagundu ezin izateko.

Egun batean, elai batek estatuaren oinetan hartzen du babes, gaua emateko. Estatuaren tristuraz gupidatu egiten da eta lagundu egin nahi dio. Bien artean hiriko behartsuen arazoei aurre emateko bidea aurkituko dute.

Bihozberatasun-, maitasun- eta eskuzabaltasun-ikasgaia.

.

.