ASTE SOLIDARIOA Ikastetxeko Pastoraltza Sailak antolatutako ekintza bat da, DBH eta Batxilergoko ikasleei bideratuta.
Azaroaren 19etik 25era, “egun on-”, hitzaldi-, tutoretza- eta ospakizun erlijiosoetan parte hartu ahalko dute neska-mutil hauek. Eta ekintza hauen helburua mundu bidezko eta solidarioago baten bila haiek sentikor bihurtzekoa da. Izan ere, krisia gorabehera, eta horregatik hain zuzen, hausnartzeko eta solidaritate-jarrerak garatzeko une egokia dela uste dugu.
Era berezian, bi ekintza garatuko dira: Lehenean, bakoitzak gutxienez eta borondatez KILO BAT PRODUKTU EZ GALKOR ekartzera gonbidatzen ditugu ikasle guztiak. Bildutako guztia Beninen (Afrikan) salestarrok garatzen ditugun proiektuei bidaliko zaie. Arroza, pasta, egoskariak, latak… ekar daitezke, edo egoki iruditzen zaiena.
Benin-erako janariak
Gineako Golkoan kokatuta, Benin herri txikia da (8 milioi biztanle). Afrikako herririk behartsuenetako bat, ere bai. Beninera iritsi ziren aurreneko salestarrek 1981ean egin zuten. Eta han ume eta gazte ugari aurkitu zuten. (Populazioaren % 48k 15 urte baino gutxiago ditu eta emakume bakoitzak 6,6 seme-alabako media bat du).
Salestar haien zeregin nagusia orduan eta orain hauetaz arduratzea izan eta izaten da, bereziki «kaleko ume» ugarietaz. Hauek benetan ez dute ezer eta beren familiengandik bananduta bizi dira ozta-ozta. «Foyer Don Bosco»-etan, hartu, elikatu eta bizitzan bideratzen dituzte.
Ume eta neska-mutiletako talde hauen behar elikagarriak arintzea da kanpaina honen helburua. Aurreko urte bezala, Eguberriagatik, itsasontzi-edukiontzi bat edo gehiago alokatuko dira eta gure eskualdeko Salestar ikastetxeetan jasotako elikagaiekin bete ondoren, herri afrikar horretara bidaliko dute. Hango salestarrek beraiek banaketaz arduratzen dira.
Zuen seme-alaben adineko neska-mutil batzuen beharren aurrean, zuen arreta eta eskuzabaltasuna seguru gaude.
.
—– |
«Foyer Don Bosco» proiektuei buruzko berri gehiago lortzeko, sakatu hemen. |
.
[flickr]set:72157632070594277[/flickr]