22 - 11 - 2024

Barakaldoko Salestarrak «Solidaritatearen Plaza»-n


  Aurreko urteetan bezala, «Barakaldoko Salestar” Ikastetxeak, IGE-ren lanaren bidez eta «Salestar Lankidetza eta Hirugarren Munduak» GKE-aren kolaborazioarekin Barakaldoko Udalak antolatutako Azoka-txiki solidarioan hartzen du parte.

Ekintza hau sozial-proiektuak finantzatzeko diru-bilketara bideratuta dago.

Ahalegin honi laguntzea desiratzen duzuenok erabilitako jostailuak utz ditzakezue –Azoka-txikian salmentarako egoera onean—Ikastetxeko harrera-lekuan, ohiko ordutegian (08:45etatik 12:45etara eta 14:45etatik 17:45etara).

.

.