«Euskarakoldo» programa Ikastetxean Euskara laguntza-klaseak jasotzen dituzten ikasleentzako ikasketa errazteko besterik gabe jaio zen, baina urak gainezkatu dira.
Sendi osoa (aditz ariketak eta gramatikakoak, idatzitakoak edo ‘autozuzengarriak’) «ahoz aho» eta «bila, konpara eta aurkitzen baduzu… « sistemataz baliatu da.
Ikasturtearen hasieratik hona (hiru hilabete eta erdi ondoren), programaren formatu desberdinek 60.000 baino gehiago ikustaldi jaso dituzte (ez «erabiltzaileak»; erabiltzaile bat behingoanago sar daiteke edo hainbat orrialde ‘bisitatu’). Horrela, ba, ugariak dira ikastetxeak, akademiak, irakasle partikularrak edo pertsona indibidualak (gure ikasleez gain) haien materialei etekina ateratzen ari zaizkienak. Eta doako!
Azken finean, salestarrok gizarteari ematen diogun beste zerbitzuetako bat bihurtu da.
«Eguberriko opari» bat: Posiblea da zuetako batek (gurasoak, familiakoak) Euskara ikasten hasi izatea eta, arrazoi desberdinengatik, hura uztea. Orain ez du klase erregularretara joateko denborarik, baina badu interesik. Koldo Vergarak bere burua eskaintzen du hura «on-line» ikasketan orientatzeko. Tarteka, ordutegi finkorik gabe.
Ea, ba; eutsi horri!
Harremanetan jartzeko e-posta: euskarakoldo@yahoo.es
.