23 - 11 - 2024

Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailak: ‘Baratze’ko egonaldian


.

  Bazen behin, zaratatik urrundutako itsasbazter eder bat. Toki liluragarri hau Gernikako erreka, hondartza, ibai, mendi, baso, itsasadar eta padurez inguratuta zegoen.

Urdaibai izenez ezaguna, Bizkaiko kostaldean kokatutako Biosferako Erreserba zen, herrialde honen harribitxia. Bertan zuhaitz mota ezberdinez betetako basoetan hegazti eta animalia asko bizitzera gelditu ziren. Inguru horretara hurbiltzen zirenak harrituta itzultzen ziren. Hala ere, naturak eskainitako altxor honetaz gehien gozatzen zutenak Oxinako haran txikira gerturatutako haur guztiak ziren.

Ezkututako Oxinako kubeta horretan Baratze izeneko baserria zegoen. Urtero bertaratutako milaka lagun abentura zoragarriak bizitzera etortzen ziren. Lurra lantzen eta etxe-abereak zaintzen irakasten zizkieten bitartean, jolasean, dantzan, korrika eta kantuka besteekin elkarbizitzen ikasten zuten.

Hau guzti hau izan dute gozatzeko Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailetako gure umeek, hilabete honen 8tik 10era arte. Zelako inbidia!…
.

.
.
.
.
.