Urtarrilean gaude jadanik eta, beti bezala, Juan Bosco Deuna jaiaren hurbiltasuna nabaritzen dugu.
Motibo honekin, Ikastetxeko pastoral taldeak hilaren azken asteotan burutuko den kanpaina prestatu du, ikasleek beren alderdi espiritualean ere hazi eta jaia era biziagoan bizi dezaten.
Haur Hezkuntzako umeek On Boscoren bizitzari buruzko ipuinak, kantak eta istorio dibertigarriak izango dituzte, guretzat hain garrantzitsu den Juanito Bosco, haurtzarotik eredu, ohartzen has daitezen.
Lehen Hezkuntzakoek, bere aldetik, haren bizitza sinestezina askoz hobeto ezagutu ahal izango dute, egun on, lehiaketa, proiekzio eta ospakizun erlijiosoen bidez.
DBH eta Batxilergoko ikasleentzat, beraien heltzean eta bizi-aukeretan haiei laguntzea da gure helburua. «Bokazio astea» delakoa izango dute. Eta «Etxe diFErente bat» izenburuaren azpian zera nahi dugu: ikasle guztiek Ikastetxea, eguneko egunaren zati handian bizi diren etxea, hobeto ezagut dezaten, baita honetan gure bizitza eta ekintzak garatzen ditugun pertsonak ere. Horrela, une berezietan boluntario, irakasle, guraso, animatzaile, salestarrekin… partekatu ahal izango dute eta hauen motibazio sakonak ezagutu, Barakaldoko Obra Salestarrari bizitza emateko haiek bultzatzen dituzten motibazioak.
——————————– | (Handitzeko, sakatu irudien gainean) |
—- |