Ikastetxearen heziketa planean programatuta zegoen bezala, urtarrilaren 22, asteartean, Done Bizente, Barakaldoko patroi, egunean, zentroko liburutegian hitzaldi bat burutu zen: «On Boscoren Prebentzio-Sistemaren proposamen metodologiko nagusiak» zuen izenburu.
Zentro honetako irakasle salestarrak, Josean Hernández-ek, egindako gaiaren aurkezpena eransten dizuegun testuaren irakurketan eta azalpenean oinarritu zen. Aldi berean eta ulermena errazteko, irudi batzuk eta esaten zihoanaren laburpen bat proiektatzen ziren.
Hitzaldiko testuarekin batera, dokumentu baliotsua eman zen On Boscoren pedagogia hobeto ulertzeko. ‘Erromako Gutuna’ delakoa, Salestar Familiaren fundatzaileak 1884ko maiatzaren 10ean idatzita. Testuarekin batera ere eskaintzen dizuegu.
(Sakatu irudien gainean)
————- | ![]() |
—- | ![]() |