Urtarrilaren 30ean, Deustuko Salestar Ikastetxeak hasiera ematen zien bere 75. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldiei. Horixe izan zen «On Bosco» Biribilgunea inauguratzeko egun aukeratua.
Bilboko Uriak bere alkatearen, Iñaki Azkuna jaunaren bidez, horrela aitortu nahi izan du salestarrek gazteriaren heziketaren alde eta gizarte osoaren alde egin duten eta egiten jarraitzen duten lana.
Ekitaldia eguerdiko 12:30etan izan zen eta hartan jada aipatutako Bilboko alkateaz gain, Bilbo Salestarren inspektoreak, On Felix Urra-k, Deusto Salestarren zuzendariak, On Isaac Diez-ek eta horren ikastetxeko IGE-ko presidenteak ere hartu zuten parte. Haiek guztiak Zentroko maila guztietako neska-mutilek, bere irakasleekin, Salestar Familiaren kideek eta Inspektorial Egoitzako kolaboratzaileek inguratuta.
«On Bosco» Biribilgunea Deusto Salestar Ikastetxe ondoan dago kokatuta, Agirre Lehendakaria Etorbidearen eta Ugarteko Plazaren arteko bat-egitean. Duela hamarkada bat baino gehiago zegoen egina, baina orain arte izenik gabe.
Deusto Salestar ikastetxe anaiari egindako omenaldi honekin pozten gara eta bere poztasunarekin elkartzen gara bilbotar auzo horretan bere presentziaren 75. urteurrenaren ospatzean.