10 - 09 - 2025

‘Barakaldodigital.com’ egunkariak ‘euskarakoldo’ programei oihartzuna egiten die


 

  ‘Barakaldodigital.com’ egunkariak Koldo Vergara-rekin, Barakaldo-ko komunitateko salestarrarekin egindako elkarrizketa eskaintzen du. Salestar hau ‘euskarakoldo’-ren egilea da: Euskararen ikasketa erraztera bideratutako programetako multzoa.

Elkarrizketan, ekimen honen jatorriari buruz interesa agertzeaz gain, programa desberdinen edukia aurkezten da ere eta nola erabiltzen ari diren jada gure Ikastetxean eta beste ikastetxe batzuetan, Barakaldoz kanpo ere bai.

Bereziki ‘Euskal aditz ariketak’ eta ‘Euskal gramatika ariketak’ programek suposatzen duten eskaintza nabarmentzen da. Haietan, ariketa ‘autozuzengarrien’ bitartez, laguntza eskaintzen zaie irakasle partikularik ez duten ikasleei eta beren seme-alabei laguntzarik eman nahi, baina ezaguera egokia falta zaien gurasoei. Horrela etxean, arratsaldean edo asteburuetan, klasean emandako materia edo ondo hartuta gelditu ez ziren eduki linguistikoak finka ditzakete.

Gainera ugariak ere direla, bere garaian, pixka bat alde batera euskara utzi zutenak eta orain interesarengatik edo bere ezaguera hobetu behar dutenak. Hauetako asko ezin daitezke joan erregulartasunez ‘euskaltegi’ batera eta laguntza eskuragarri eta erabilera erraza eta ulermenekoa aurkitzen dituzte programa hauetan.

Elkarrizketa osoa irakurtzeko, sakatu

«hemen»