2013ko martxoaren 14an ospatutako Eskola Kontseiluaren bileran, beste batzuen artean, hurrengo puntu eta informazioak izan ziren:
+ 2013rako Aurrekontuak:
Aurrekontuak aho batez onartu dira, zeinetan Lehen Hezkuntzako 1. – 4. mailetako ikasgelen birmoldaketa begietsita baitago: berregokitu egingo dira alikatatu berri-, sabai faltsu- eta argiontziekin. Haietako bakoitzean ere arbel digital elkarreragile bana jarriko da.
Birmoldaketa hauei gehitzen zaizkie jada azkenaldian Haur Hezkuntzako ikasgeletan egindakoak, lurzoruaren aldaketa eta hobekuntzarekin, eta Lehen Hezkuntzakoak, korridorearen egokitzapenarekin, barruko leihoak eta argiontzi berriak barne.
+ “Educamos” Hezkuntza-plataforma:
2013-2014 ikasturtetik aurrera, on-line plataforma familiei irekita egongo da, ikasleei buruzko informazio guztira eta familien eta tutoreen arteko komunikabide bezala sarbidea haiei emanez.