“ZooZoom” antzerki esperientzia interaktiboa da. Material xumeak erabiliz egindako animaliaz osatutako zoologiko bitxia sortzen da.
‘Markeliñe’Taldea
Haurrak oso ikuskizun iradokitzailearen protagonista bilakatuko dira. Itsas maskor soinu batek transformazioaren magia pizten du: tutuetatik, harrak; xafletatik, karramarroak; oihaletatik, elefanteak…
Herri ipuin-, zinemaren erreferente- eta inkontziente kolektiboaren alegietan zeharreko ibilbide ‘basatia’.
Animalia bakoitza, parte hartzen duen haurrak erabili dezan dago diseinatuta eta egina, oso irudi plastiko animatu eta dibertigarriak sortuz.
Datorren ostegunean, hilak 9, arratsaldeko 15:15etan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako umeentzat.
.