Gogoratzen dugu Poloniako Ostrów-Wielkopolski hirian Maria Sorosle-ren Alabek, «salesianas» izenarekin ezagutuak, gurearen antzeko ikastetxea dutela. Heziketa-truke erlazioa mantentzen dugu haiekin. Eta Maria Auxiliadora festa ere ospatu dute, nola ez.
Horrela kontatzen digute: «Goizeko lehen orduan, Tutoretza berezi baten ondoren, aretoan elkartu ginen ‘itzal-antzerti’-ko antzezpena ikustera. Hau ikasleek egina eta Magda Droszcz irakasleak zuzendua izan zen; On Boscoren bizitzan Maria Laguntzaileak, gure Ama Birjinak izan zuen garrantzian zetzan.
Ondoren, kanta-jaialdia burutu zen: Kurtso guztiek Maria-ren gaineko kantak abeztu zituzten. Azkenik, 12:00etan, elkartu ginen eukaristia ospatzeko. Une guztiak oso hunkigarriak izan ziren eta benetan sentitu ginen Maria Laguntzaileak, gure Amak, lagunduta! «
.
—— | — |