«Comenius» programa europar barruan, gure ikastetxeak Poloniako Ostrow-Wielkopolski-ko salesianasetako ikastetxearekin “DIFFERENT ROOTS, SAME LANGUAGE” (Sustrai desberdinak, hizkuntza berdin-berdina) proiektua partekatzen du. Datorren larunbatetik aurrera hango hiru irakasle etorriko zaizkigu bisitan.
Dena prest dago arreba Dorota Grzywacz eta Zofia Szafalowicz eta Ewelina Ludwiczak irakasleak jasotzeko, Maria Laguntzailearen Alabek (salesianas) Poloniako Ostrow Wielkopolski-an duten «Publiczne Gimnazjum Sióstr Salezjanek ez. sw. Jana Bosko» ikastetxearen ordezkariak.
Datorren larunbatetik aurrera eta hilaren 26ra, ostegunera, arte egingo digute bisita gure instalazioak ezagutzeko eta proiektu horren barruan programatutako etorkizuneko jarduerak eta ikasturte honetarako trukeak antolatzeko asmoz. Hiruek polonieraz ordu batzuk emango dizkiete ere DBHko (3. eta 4. mailetako) eta Batxilergoko ikasleei.
Gure arteko egonaldi zoriontsua eta lan emankorra opa dizkiegu. Gure aldetik, bere bisita atseginagoa egiten saiatuko gara, gure geografia politean zeharreko ibilbide egokiekin.
Uztailean iragarri zenez gero, bi ikastetxeok parte izango dugu bi urtetan zeharreko trukeko aldebiko proiektu honetan. Zorionekoak senti gaitezke: Euskadin bi proiektuei bakarrik eman diete diru-laguntza eta haietako bat gurea da. Beti kontatuko dugu Conchi Bergera-ren, Eusko Jaurlaritzako Eraberriketa Pedagogikoa Zerbitzuaren Programa Europarren arduradunaren, laguntzarekin.
.