Urriaren 10ean, DBHko laugarren mailako ikasleak Zallara joan ginen urtero egiten den bizikidetza ospatzera.
Trena hartu eta bidai luzearen ostean, Zallako institutora heldu ginen. Astialdi txiki baten ondoren, irakasleek, Juliok, Unaik eta Albertok, hamaiketako txiki bat prestatu ziguten indarrak hartzeko.
Amaitutakoan klasean ikusten hasi ginen pelikularen bukaera ikusi genuen, eta beste atseden txiki bat izan ostean, taldetan banatu ginen gure amets harrapaezinen, beldur eta amets horiek lortzeko behar ditugun ahalbideei buruz hitz-egiteko. Ordu hau jasangarriagoa egiteko, hainbat joko eta test txiki batzuk egin genituen gure burua ezagutzen dugun ala ez jakiteko. Azken 10 minutuetan ‘egunkari’ bat sortu genuen, hitz-egin genuenaren laburpen txiki bat egiteko asmotan, gero beste taldeen aurrean aurkezteko.
Jan ostean, berriro elkartu ginen guztiok. Unaik bakoitzari kurtsoko izen bat banatu zigun paper zati batean eta hor ezkerrak eman behar genizkion zerbaitengatik, gero jabeari bueltatzeko. Azkenik ezkerrak eman genizkion Jainkoari, gure bizitza eta gutaz kezkatzen den jendeagatik.
Egun oso ona pasatu genuen, eguraldia aldean ez izan arren, beti izaten dugun giro ona izan dugu eta.
Testua: Cristina Martínez. (4º B).
.
Irakurri Teresa Arroyo-ren kronika, gazteleraz
.
[flickr]set:72157636545425835[/flickr]