25 - 11 - 2024

Eskola hiztun bila

jardunaldiakUrtero bezala Euskadiko zentro desberdinetako irakasleak bildu gara Gasteizko Europa Biltzar-Jauregian ‘Eskola hiztun bila’ Jardunaldian.

‘Ulibarri’ ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da eta gure ikastetxeak programa honetan parte hartzen du. Normalizazioaren helburua Euskararen erabilera hedatzea da. 2013-2014 ikasturtean, hurrengo lau urteetarako plana prestatuko dugu.

HNP (Hizkuntza normalkuntza proiektua) abiapuntua baldin bada ere, plan guztietan bezala honetan ere berrikustea eta egokitzea komeni da. Lan hori egiteko ostera, ‘Ulibarri’ Programan bada zenbait tresna:

— HNPren eguneratzea: 4 urtean behin egin beharrekoa.
— Urteko Plana: Proiektu orokorra eta memorian oinarrituz osatzen den urteko plana.
— Urteko Memoria: Ikasturte bukaerako hausnarketa txostena.

Hau dela eta, 14an eta 15ean, Gasteiz eta Bilbon «Eskola Hiztun Bila» jardunaldia programatu da eta gure ikastetxea jardunaldietan parte hartzen dabil.

Unai Agirre
HNATa. (Hizkuntza normalkuntzarako arduradun teknikaria)
.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA