25 - 11 - 2024

Mikel Alvira-ren nobela berria

alvira_1

   Ez ikastetxe guztiek esan ahal dute harroki beren klaustroan idazleren bat edukitzen dutela. Guk hainbat ditugu; eta Mikel Alvira (DBHko irakaslea) emankorrena da, zalantzarik gabe, bere testuen kalitatearen kalterik gabe.

Ez da gure asmakizuna; Euskadiko Idazle Elkartearen webetik kopiatzen dugu: «Mikel Alvira (Pamplona-Iruñea, 1969) es un hombre de letras. Cultiva el ensayo, el guión cinematográfico, la novela, el relato y la poesía. De los numerosos premios recibidos, destacan el Nuevoser de Buenos Aires, el Fogon Saint Julen de París, el de Novela No Sexista del Ayuntamiento de Santurtzi y el Internacional de Poesía de Segorbe. Pero es, sobre todo, una persona que reflexiona sobre la condición humana…»

Mikel Alvira-k, urriaren 17an, Barakaldoko Milo’s liburu-dendan,  ‘En la tierra de los nombres propios’ izeneko bere azken eleberria aurkeztu du. «Hirurogeita hamar urteetan girotutako eleberri bizia. Julia, familia protagonistaren hiru anai-arreben artetik bigarrena, saiatua, sentibera eta adeitsua, bereen bizitzaren ardatza izango da, gertaerak guztiz bizkor gertatzen diren bitartean, ziurgabetasunak , itxaropenak eta gatazkak markatutako garaian«.

Zalantzarik gabe, irakurriko dugun eleberria. Bejondiezula, Mikel!
.