29 - 11 - 2024

‘Comenius’ programa: Oscar eta Sergio Poloniara bisitan

comenius_5


  Bihartik eta astelehenera arte, urriak 28, Sergio Martin eta Oscar Gonzalez, gure ikastetxeko irakasleak eta «Different roots, same language» heziketa-truke proiektuaren koordinatzaileak, Poloniako Ostrów-Wielkopolski-ko salesianasen ikastetxera joango dira bisitan. Bidaia hau, irailean, zentro hartako hiru irakasleren aldetik jaso genuen bisitarekin dator bat.

Bere egonaldian zehar, gure ordezkariak Poloniako proiektuko arduradunekin elkartuko dira, jarduerak eta bi ikastetxeen ikasleek ikasturte honetan zehar egingo dituzten bisitak zehazteko asmoz.

Halaber, Gimnazjum (DBH)-eko eta Liceum (Batxilergo)-ko ikasleei Euskara eta Historiako klaseak emango dizkiete. Honela, zentro haren heziketa-errealitatearekiko kontaktua hartuko dute; gure lagun poloniarrek Barakaldo-rako bere bisitan zehar ere egin zuten zerbait.

(Proiektuaren logoa ANDONI RUIZ MAIZ ikasleak egina da)
.
wykład

.
.
.
Jardueren barruan, ostiralean arratsaldean, hilak 25, Oscar Gonzalez-ek konferentzia emango du Bigarren Mundu Gerraren gainean, «Normandy 1944-2013: the History through its protagonists» (1944-2013 Normandia: Historia bere protagonisten bidez) tituluarekin. Ekitaldi hau ez ikasleei soilik, baizik eta (bereziki) familiei eta Ostrów-eko gaian interesatutako beste pertsona batzuei ere irekita izango da.

Zera gogoratzen dugu, Oscar nazioartean ezagututako historialari bat dela eta garai horretako armada alemaniarraren unitate desberdineko jardueran espezializatutakoa; gai honi buruzko hainbat liburu idatzi ditu eta konferentzia ugari eman. (Irakurri Belgikan emandako konferentziaren aipamena).

(Konferentziako kartel iragarlea)
.
.
.
.
.