Espaniar ordezkaritzaren gure eskolararo bost eguneko bisitan zehar erakarpen asko itxaroten zizkieten bisitariei, baina ez soilik. Bidaietan batera igarotako denbora proiektua eta datozen hilabeteetarako zereginak eztabaidatzeko unea da ere bai. Lan gogorra dago begi-bistan; hau dela eta, ideia horiek gure ikasleentzako interesgarriak izan daitezela itxaroten dugu.
Horretaz gainera, Comenius irakasleok eskerrak ematen diegu bihotzez Eskolako Zuzendaritzari, Marii Bazak Andrea-, Aliny Janikowskiej-, Hanny Jankowiak-, Agnieszki Wielebskiej-, Ahizpa Weroniki Pasztetnik-, Panów Arkadiusza Powierzy- eta Radosława Pawlaka-, Państwa Donaty- eta Donato Berchicci-ri eta beste irakasleei.
Eskerrik asko haien denborarengatik, haien lagunarteko keinu- , irribarre-, adeitasunarengatik eta ordezkaritzaren gure eskolako egonaldian zeharreko arretarengatik!
————————-
Ostiraletako eguzkitsu arratsalde batean, Barakaldoko Salesiar Eskola lagunetako irakasleek gaztelua eta Gołuchów-eko Baso-Kultura Zentroa bisitatu zuten. Bisonte-, orein-, zaldi- eta poloniar txerrien ikuspegia haien memorian denbora luzean geratuko da. Gero, larunbatean, gure eskolako irakasleekin batera ordezkaritza espainiarra Auschwitz-eko eta Auschwitz II- Birkenau-ko Monumentu eta Museoan izan ziren. Oscar Gonzalez Lopez Jaunarentzat, historia-irakaslea denez, esperientzia sinestezina izan zen; heriotz-zelai zaharrak informazio baliotsua eman dio ondoko liburuetarako, eta tresna izango zaio Bigarren Mailako gazteekiko bere Irakaspen-lanean.
Gonbidatu espainiarrek Jasną Górę (Częstochowa-ko Andre Mariaren Santutegia) ere bisitatu zuten eta ospakizun hunkigarrian hartu zuten parte larunbatean. Mariaren oinetan, Comenius-eko irakasleek igandeko mezatan ere otoiz egin ahal izan zuten eta gero Basilika eta Gurutzea, 100 metroko dorre bat, bisitatu. Ostrów-era itzuli ondoren, igande arratsaldean, Varsoviako Talde Akademikoaren eta Ostrovsky-ko Big Band Gospel-en kontzertura izen ziren gonbidatuak.
Astelehen goizean eta elkartze batean, Barakaldoko ordezkariek ongietorri beroa eta abegi ona eskertu zuten eta opariak trukatu ziren. Gure eskolako irakasleek esperientzia sinestezinak eta elkarrekin igarotako une interesgarriak eskertu zituzten ere. Eskola bisitatu eta agur esan ondoren, Oscar Gonzalez Lopez eta Sergio Martin jaunek Breslau-rako bidea hartu eta, arratsaldean, Espainiara bidaiatu ziren.
Comenius irakasleak