23 - 11 - 2024

‘Ali Baba eta 40 Lapurrak’ – Lehen Hezkuntza

ali_baba_1


  Ali Baba eta 40 lapurren ipuin tradizionalean oinarrituta, Borobil Teatrok egokitzapen bizi eta soila lortu du, haurren gozamenerako.

Argiztapen, musika eta koreografia bikainez lagundurik, hiru aktore protagonistek Ali Babaren istorioa kontatzen dute. Hain zuzen ere, Ali Baba egurketari persiarra da, eta altxor handia aurkitu du haitzulo baten barruan. Baina altxor hori 40 lapurrez osaturiko talde batena da, eta ez dute Ali Babaren anaia Kassimen aberastasun-gosea barkatuko, urrez betetako zakuak eramaten ari dela jakiten dutenean.

Lapurren haserretik ihes egiteko eta, bide batez, bere familia eta lagunak babesteko, Ali Babak abentura itzelak biziko ditu, eta hori ikusi ahal izango da eszenatokian, 50 minutu ahaztezinez.

– Lekua:   Barakaldo Antzokia

– Asteartean, hilak 19:   Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak

– Asteazkenean, hilak 20:   Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak