Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa Euskalduna ontziolak zeuden lekuan dago kokatuta, Bilboko itsasadarraren ezkerraldean. DBHko 1. mailako ikasleak hara joan ziren bisitan bi taldetan (A taldekoak, azaroaren 21an eta B taldekoak, 22an).
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren bilduma Bilboko itsasadarreko eta portuko itsaso-jarduerei, hala nola itsas-kulturari orokorrean erreferentzia egiten dieten elementu eta objektuetan dago oinarrituta. Arreta berezia jartzen zaie gure herriko itsasoko historiaren protagonistekin lotura estua duten piezei.
Itsas Museoaren 10. Urteurrenagatik, gure ikasleek Pedro Handia Tsarrak 1703an eraikitzea agindu zuen Shtandart fragata errusiarraren erreplika bisitatu zuten.
.
—Ikusi argazki-albuma Flickr-en
.