«Euskarakoldo sendia«, euskararen ikasketa eta irakasketa errazteko programetako sorta, hazi eta Barakaldoko gure ikastetxeko hormatik kanpo sobera zabaldu da. Urte bat eta erdi ondoren, badira 400.000 baino gehiago jaso dituen bisitak.
Programa desberdin hauek Euskara-ren irakaskuntzan eta ikasketan laguntza izan nahi dute irakasle-, ikasle- (bereziki ama-hizkuntza gaztelania dutenei), familia- eta interesatutako beste pertsona batzuentzat. Gure ikastetxean irakasleek erabilita dira normalean; ikasleek eta, beren etxeetan ere, familiek; eta, ematen duenez, beste ikastetxe askotan eta denetariko pertsonek.
«Euskararen bidean laguntzeko programa«, web eta blog bere bertsioetan, euskarazko aditzaren eta gramatikaren gaineko ariketa ugariak eskaintzen ditu era sistematikoan, hasierakoenetatik ‘Europass’-en (Europar Hizkuntzen Portfolioren) B2 mailara arte. Ariketa hauek ordenagailu pantailan egin daitezke zuzenean edo deskarga eta inprima ditzakete. Haien zuzenketarako irakasle bat edo kualifikatutako beste pertsona bat behar da.
Zailtasun hau alde batera uzteko, «autozuzengarri» erara pasatu ditugu ariketa hauek beraiek (Programak berak dio ikasleari erantzuna ondo dagoen ala ez, eta erantzun zuzena eskaintzen du). Honek ikaslearen lan autonomoari eta etxean ariketak egiten laguntzen die, lanaren berehalako zuzenketa hari eskaintzeaz gain.
«Euskal aditz ariketak« izeneko blogak aditzekiko ariketak ditu eta «Euskal gramatika ariketak« izenekoak, eduki gramatikalekoak.
«Aditzak – Material asagarria« izenekoak beste material osagarri batzuk eskaintzen ditu, bereziki PowerPoints sorta. Hauek, ikasgelan botata, aspaldian hain ‘gustuko’ genituen «zirkulu» haien lez, ikasleari berehalako erantzuna eskatzen diote eta ahozko adierazpenerako laguntza izan daitezke. Ariketa hauek etxean egin daitezke ere, ordenagailu pertsonalean.
Azkenik, «Azterteka autozuzengarriak« izeneko bloga irakasleei zuzenduta doa bereziki. Blog honetan Excel-en egindako azterketak edo probak aurkezten ari gara. Hauek amaitu bezain laster, kalifikazioa eta ariketa gaizki egindakoen erantzun zuzenak agertzen dira automatikoki.
Gure esker on zintzoa hau guztia posiblea izan dadin lagundu eta laguntzen ari diren haiei guztiei.
.