—- | — |
Joan den larunbatean, eguerdiko 12etan, gure ikastetxeko Maria Auxiliadora elizan, Oscar Gonzalez-ek, Batxilergoko Koordinatzaileak, Raquel-ek, honen emazteak, eta Josu Sainz-ek, jarduera-mota guztietako ezinbesteko kolaboratzaileak, Salestar Laguntzaileen Promesa egin zuten.
Salestar Laguntzaileak gazte behartsuen aldeko On Boscoren proiektuarekin batera jaio ziren. “Oratorioen bere ekintza” zabaltzen zen heinean, geroz eta haundiagoa izan zen Laguntzaileen bere beharra. Hauek apaizak izan zitezkeen; baina laikoak batez ere, eta denak salestar misioari lotuak. Horrela ba, haiek batzea eta elkartzea erabaki zuen On Boscok.
Bejondeiela Barakaldoko Elkartearen lagun berri hauei!
.