23 - 11 - 2024

‘GeG’ elkarteko proiektua ‘Barakaldo Digital’ egunkarian

JyD_BD_1

  Duela egun batzuk, Barakaldo-ko ‘Gazteak eta Garapena’ elkarteak etorkinak alfabetatzeko garatzen duen proiektua aurkeztu genuen hemen. Orain ‘Barakaldo Digital’ egunkariaren orrialdeetara iritsi da.

Elkarrizketa luze batean, Unai Agirre-k, zentro honetako irakasleak eta ‘Gazteak eta Garapena’ Elkartearen lekuan-lekuko sailaren arduradunak, GKE hau zer den aurkezten du, jarraitzen duen helburua, salestarrekiko haren erlazioa eta haren jardueraren eremu geografikoa eta soziala.

Barakaldon zentratuz, Unai-k, aurreko urteetan eta erakunde desberdinekiko kolaborazioan, Barakaldoko GeG-k garatu dituen proiektu desberdinak aipatzen ditu. Eta etorkinak alfabetatzeko gaurko proiektuari buruz, proposatzen duten helburua erakusten du (alfabetatze hutsa baino zabalagoa), dauzkaten baliabideak, horretan parte hartzen duen pertsonala, plangintza eta jardueren garapena…

Irakurri elkarrizketa   ‘Barakaldo Digital’-ean

.