Elkarte Salesianoaren Erretore Nagusiak Juan Carlos Perez Godoy jauna izendatu du ‘Santiago Nagusia’ inspektoria berriaren inspektore. Galizia-, Asturias-, Kantabria-, Euskadi-, Nafarroa-, Errioxa-, Leon-Gaztela-, Gaztela-Mantxa- eta Madrilgo presentzia salesianoek osatzen dute Inspektoria berria.
Juan Carlos Perez Godoy, 54 urtekoa, 1959ko azaroaren 5ean jaio zen Sevillako Burguillos-en.
Bere lehen profesio erlijiosoa Sevillako Sanlucar la Mayor-en egin zuen, 1978ko irailaren 8an; Sevillan bertan betiereko profesioa, 1984ko abuztuaren 15ean; eta hiriburu horretan apaiztu egin zuten 1987ko ekainaren 5ean.
Cadizeko obra salesiano- eta Sevillako etxe inspectorialeko zuzendaria izan da. Inspektoria horretako kontseilari inspektorila izan zen, gazte-pastoraleko ordezkaria, inspektoria-bikarioa eta, 2000tik 2006ra, Inspektorea. Halaber, 26. Kapitulu Orokorra, 2008an ospatu zena, prestatu zuen komisio teknikoaren kidea.
Gaur egun, Sevillako inspektoriaren bikarioa eta gazte-pastoraleko ordezkaria da, baita Cadizeko etxe salesianoko zuzendaria ere.
Eliz-Zientzietako Lizentziaduna da, Maisutzan Diplomatua, Kateketikan, eta Gazte Pastoraleko masterra.
Ongi etorri, Juan Carlos!
.