Urtarrilaren 8an, 9an eta 10ean, Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailetako neska-mutilak Baratze – Baserri Eskolara joan gara.
Bolalumak, liburuak eta koadernoak utzi eta aitzurrak, eskorgak, abereak eta ogi-masa hartu ditugu; aldaketa guztiz interesgarria izan da, benetan. Gainera egun bikainak izan ditugu, hotzik eta euririk gabe, eta tarte libre guztiak kalean topera jolasteko aprobetxatu ahal izan ditugu.
Lehenengo gauean, zirrarako eta nerbioetako horrekin, lokarraraztea kostatu zitzaigun eta, noski, gauza bera gertatu zitzaien irakasleei; baina haiei esna egoteak ez zien hainbeste grazia eragiten. Bigarren gauean, berriz, hain ahituta geunden ezen ez zigun ezta lo-zakuak ixteko denborarik eman ere.
Bikainak eta hegan eginez pasatu diren egunak izan dira.
——
Ikusi Flickr-en 1. argazki-albuma
——