«Euskarakoldo» sendiak, Koldo Vergarak, gure ikastexeko salestarrak, euskara ikasteko bidean ikasleei laguntzeko sortutako programa-sendiak, 500.000 baino gehiago ikustaldi jaso ditu.
Programa-multzo hau oso erabilia da gure zentroan eta, ikusten denez, beste toki batzuetan ere bai. Programa hauek era askotako ariketak aurkezten dituzte euskararen maila hasierakoenetatik eta ama-hizkuntza gaztelania duten ikasleei zuzenduta doaz bereziki.
Agertu zen lehen programak Word-en eskaintzen ditu ariketak eta ordenagailuko pantailan egin daitezke edota haiek deskargatuz eta inprimatuz gero. Haiek zuzentzeko irakasle edo pertsona aditu baten presentzia beharrezkoa da.
Eragozpen hau alde batera uzteko, beste programa batzuk sortu ziren, zeinetan ariketak ‘autozuzengarriak’ diren; programak berak erantzuna ondo edo gaizki dagoen dio eta erantzun zuzena eskaintzen du. Horrela bere erabilera errazten du ikasgelatik kanpo eta aparteko laguntzarik gabe.
Azkenik, eta bereziki irakasleei zuzendutako material bezala, programa batean PowerPoint-etan eskaintzen dira ariketak, ahozko egitekotan, eta, beste batean, azterketeta edo eduki zabalagoko proba ‘autozuzengarriak’ ere bai.
———————— |