“Different roots, same language”-k, Comenius proiektuaren blogak, bi artikulutan poloniar neska-mutilek eta gure ikastetxeko ikasleek On Bosco jaia nola bizi izan duten eskaintzen du.
«Don Bosco’s day in Ostrów-Wielkopolski» izenburuarekin, Poloniatik diote 31n goizean eta Meza santua prestatzeko, salestar santu eta dohatsuen gaineko jarduera egin zutela haien jarrerak nabarmenduz, geroago kartelen, oihuen eta kantuen bidez beraien bizitzekin erlazionatzen saiatuz.
Halaber esaten digute, Comenius programa barruan, hizkuntza gaztelera duten herrien haiek duten ezagueraren gaineko lehiaketak egin dituztela, baita espainiar gosegarrien dastatzea eta Barakaldori eta Bilbori buruzko berriekiko kartelak ere.
Beste aldetik, «Don Bosco’s day in Barakaldo» artikuluan, gure ikastetxeko ikasle nagusiek On Bosco jaiaren bezperako goizean burututako kiroletakoen eta jolas jardueren berri ematen digute, baita arratsaldeko jaialdiarena ere . Halaber, haiekin 31ko goizean ospatu zen eukaristiaren edukia azaltzen dute.