Duela hilabete batzu egindako «Beninerako Elikagaiak» kanpainako lehen edukiontzia bere norakora iritsi da.
Urte bat gehiago ere, eta sei doaz jadanik, guztiei zoriondu behar dizuegu, ikasleei, familia salesianari eta boluntarioei gure marka berriro ere hobetu dugulako: Krisiak gure artean ere sentitu arren, ia 22 elikagai-tona jaso ditugu Bilboko inspektoria osoan.
Lehen edukiontzia bere norakora iritsi da eta elikagai horiek Beningo “Kaleko Umeak» proiektuko gazteek urte baterako bermatutako mantenua izan dezaten balio izango dute eta kezkarik gabe eskolara eta lantegietara joatea baimen diezaien.