Asteazkenean, hilak 26, DBHko 4. mailako gurasoek beren seme-alaben berehalako etorkizunerako garrantzi handiko bilera izango dute.
Bertan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzerakoan sortzen diren aukerak azalduko dira: zer batxilergo-modalitate aukeratu, zer diren Lanbide Hezikatako zikloak eta Prestakuntza profesionaleko programak…
Orientazio-bilera 16:30etan izango da, elizaren gainean kokatutako ikus-entzunezko-Aretoan (Lehen Hezkuntzako eskaileratik sartuta). Azalpenetan DBHko 4. mailako tutoreek hartuko dute parte, Juliok eta Unaik, Sergio Martin-ek, DBHko Koordinatzaileak, eta Daniel Ramos-ek, ikastetxeko Orientatzaileak, lagunduta.