Eureka Zientzia Museoa gure gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- baliabide bat da. Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da.
Eureka Zientzia Museoak informazioa modu erakargarrian aurkezten du eta komunikazio-estilo berria du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua.
Eureka Zientzia Museoak inguru bizia eskaini nahi du, zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko. Adin guztietarako egokia den dibulgazio zientifikoko zentroa da, printzipio zientifikoak ulertzeko hezkuntza-programen osagarria.
Hara joango dira bisitan DBHko 4. mailakoak ostegunean, hilak 27:
IRTEERA: 9:30etan.
ITZULERA: 16:30etan.