Sukarrietako Zentroa Mundakako itsasadarrean dago, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren erdi-erdian. Haurrek, egun batzuetarako, naturarekin harreman zuzenean bizitzeko aukera izango dute.
Alde batetik koloniaren eraikinak daude, eta horiez gain, kirol instalazioak ere badituzte: frontoia, igerilekuak, belarrezko futbol zelaiak, bi polikiroldegi… eta itsasora heltzeko sarbidea.
Nekazaritza eta abeltzaintzari eskainitako gunea ere badaukate: zaldiak, Bizkaiko baserrietan ohikoenak diren animaliak dituen baserri-eskola eta ortua, negutegiak eta fruta-arbolak dituen lurzorua.
Hezkuntza, kirola eta jolasarekin zerikusia daukaten haurrentzako jarduerak antolatzeko instalazio eta inguru paregabeak dira.
Ekainak 6 eta 7, asteburuan, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek Urdaibai inguruneko gizarte eta kultur aberastasuna ezagutzeko eta horretaz gozatzeko aukera izango dute.