DBHko 2. kurtsoko ikasleok, Peñas Negras-era joan gara, martxoaren 18 eta 20an. La Arboleda-ra funikular batean igo ginen.
Goian geundela, Enekok, Albertok eta Soniak (Peñas Negras-eko hezitzaileek), koaderno batzuk eman zizkiguten eta bisita hasi zen. Bi taldetan banatu gintuzten.
Hasteko, putzuak ikustera joan ginen, eta haien historioa azaldu ziguten. Gero, kobazulo batean sartu ginen eta bere jatorria kontatu ziguten. Kobazulotik atera ondoren, herrirantz abiatu ginen gosaltzera.
Ondoren, mendira igo ginen, Peñas Negras-ko interpretazio zentrora iritsi arte. Hor bazkaldu genuen. Bisita amaitzeko, bideo bat ikusi genuen, eta funikularraren maketa batzuk, ere bai; gero, etxera itzultzeko, funikularreraino jaitsi ginen.
Bisita hau oso interesgarria izan da, eta gustatu zaigu.Gauza asko ikasi ditugu, La Arboleda-ri buruzko historia batez ere. Goian, ikuspegiak ikaragarriak ziren, errepikatzea espero dugu.
Testua: Xabier Echaniz y Daniel García