——— | — | ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 2 . Hautsitako pitxerra . Pitxer txinatarra bitxi delikatua da etxe batean. Baina, apurtzen denean, oso zaila da zatiak perfektuki elkartzea. . Adan eta Eba sortzerakoan, Jainkoak pitxer ederra egin zuen: humanitatea. Bere nahia osoa iraun zezala zen. Baina lehen eta jatorrizko bekatu misteriotsuak, guztiok arrastatzen dugunak, pitxer artistikoa apurtu zuen. Gurasoek bekatu egin zuten, eta gero Kain-ek, haien semeak, Abel bere anaia hil zuen. Horrela lehen familia haren eta humanitatearen batasuna apurtu zen. . Baina Jainkoak ez zuen amore eman nahi. Emakume baten semeak gaitza gaindituko lukeela hitzeman zuen eta humanitatearen pitxer hura berriz osatuko litzatekeela. Semea Jainkoaren Seme bera izango litzateke. Eta emakumea, Andre Maria, Batasun Ama, Humanitatearen Ama. . LOREA: Hausnartu: Ahalegintzen zara batasuna izan dadin zeure familiarengan edo taldean? |
——- |
.